XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Termiten eskubideak.

Ba al dakizu zer diren termitak?

Eta ba al zenekien termitek ere badituztela beren eskubideak?

Ezetz? Entzun gaurko aukeratu dizugun istoriotxoa, eta jakingo duzu nolako eskubideak dituzten.

Entzuteaz gain, apunteren bat hartzen baduzu, narrazio ederra idatziko duzu gero.

Irakurriko dituzu ondoko definizioak?

Ugaztun: larruazala ilez estalia, bi birika, bihotza eta emeak bere umeak elikatzeko ugatzak dituzten animalia ornodunak.

Orno: bizkarrezurra osatzen duten hezur labur bakoitza.

Errule: arraultzeak ipintzen dituzten hegaztiez esaten da.

Narrazti: tokiz narrazka aldatzen diren abereak: sugeek ez dute hankarik ez hegorik, beraz narraztiak dira.

Anfibio: lurrean nahiz uretan bizi diren animaliez esaten da; benetako anfibioak igelaren izaerako batrazioak dira, lehenik uretan bakarrik bizi dira eta gero, metamorfosiaren ondoren, uretatik kanpo; dena dela, birikadun izanik, uretan arnasarik hartu gabe iraun ahal duten ugaztunez ere esaten da: krokodiloa anfibioa da.

Molusku: hezurdurarik gabekoak izanik, mintz meheaz inguratutako metazoo motako animalia; eskuarki maskorra edo oskola izan ohi dute babesleku gisa; hauetarikoak dira barraskiloak, ostrak...

Hausnartzailea: urdaila lau partetan duen hortz urratzailerik gabeko eta apatx arraildun abere ugaztun belarjalea; urdailean gorderik zeukan janaria berriro eta osoki mamurtzen duena.

Hegazti: bi zango eta hegaz egiteko hego pare bat izanik, adarrezko mokoa, gorputza lumaz estalia, odol beroa eta arnasa biriketatik hartzen duen animalia ornodun arraultze errulea.

Arrain: zakatzetatik arnasa hartzen duen ezkatez eta hegatsez hornituriko uretako animalia ornoduna.

(Zakatz: arrainek buruaren albo bietan airea botatzeko dituzten zuloguneak)